Itxi

Gizartea

CORONAVIRUS

45 urteko herritarrei txertoa jasotzeko txanda ematen hasi da Osakidetza

Eitb media

Osasun Sailak azaldu duenez, asteburuan jasoko dituzte lehen dosiak herritar horiek.

1:28
45 urtekoak mezuak jasoten hasiko dira gaur. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Osakidetza hasi da 45 urteko herritarrei txertoa jasotzeko txanda ematen. Osasun eremuen arabera adinean gero eta beherago iristen ari dira mezuak, txanda eskatu duten 45 urteko herritar hauek asteburu honetan bertan hasiko dira dosiak jasotzen.

Astelehenean ekin zion Osakidetzak 40 eta 49 urte arteko herritarrei hitzordua emateari, 320.000 herritar inguru daude tarte horretan. 49tik hasi ziren astelehenean, gaur, dagoeneko, 45 urtekoak dira SMSak jasotzen ari direnak.

Osasun Sailak Euskadi Irratiari azaldu dionez, asteburuan jasoko dituzte lehen dosiak herritar horiek.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.