Itxi

Gizartea

Lapurtutako haurrak

Fiskaltzarentzat Rebeca Losaren kasua 'gertakari penal nabarmena' da

Erredakzioa

Juan Calparsororen esanetan, Rebeca Losaren kasuarekin Euskadin "lehen aldiz frogatu dugu jaioberria ez dagoela lurperatuta, eta, ondorioz, ez dakigula zer gertatu zen"

01:19
Calparsoro, EAEko Justizia fiskal nagusia, lapurtutako umeen auziaz

Juan Calparsoro EAEko Justizia fiskal nagusiaren hitzetan "nabarmena" da Rebeca Losa Ocarizen kasuan "gertakari penal" bat dagoela. Rebeca Losa ustez 1977an hil zen Donostian, baina susmoen arabera, legez kanpoko adopzioen biktima izan zen.

Ustez jaioberriaren hilotza zegoen hil-kutxa asteartean lurretik atera zuten Polloeko hilerrian eta barruan aztarna biologikorik ez zegoela ikusi zuten.

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Calparsorok esan du "ustezko delitua egon dela ondorioztatzen da". Hori dela era, "pertsona hori non dagoen aurkitu beharko da".
Ministerio Fiskaleko ordezkariak esan duenez, Euskadin "jaioberria lurperatuta ez dagoela frogatu den lehen aldia" da , eta beraz, "ez dago argi gertatutakoa". "Agerikoa da gertakari penal bat egon dela, hau da, legez kontrakoa den gertakari bat izan dela, eta ziurtasun hori dugun lehen aldia da", azpimarratu du.

Eliza

Losa Ocariz familiako kideren batek Elizaren ordezkarien kontra jarritako inputazioen aurrean, Gipuzkoako Gotzaintzak, zehazki, Fiskaltzari "elizaren erregistroetan jasotako datu batzuen pribatutasunaren edo erreserbaren inguruan" kontsulta egin zuela adierazi du eta "kasu honetan datu horiek eman behar zituztela eskatu zitzaien berehala", erantsi du.

Kalparsorok gaineratu duenez, Donostiako, Gasteizko eta Bilboko Gotzaintzak "lanak errazten ari dira".

"Elizaren inplikazio zehatza, hori beste gai bat da", azaldu du.