Gizartea
Elkarrizketa ETBn
Lapurtutako umeen auzia: 'Errudunak ez zarete zigorrik gabe geratuko'
Erredakzioa
Pablo Losa Ocariz eta Ana Carlota, Gipuzkoan ustez lapurtutako jaioberrien senitartekoak, politikoei "aurpegia emateko" eskatu diete, Euskadin 600 familia inguruk salatu baitituzte desagertzeak.
-
Ana Carlota eta Pablo Ocariz, lapurtutako umeen elkarteko kideak. Argazkia: EITB.
Gipuzkoan ustez lapurtutako jaioberrien senitartekoek mezu bat bidali diete gertatutakoarekin zerikusia izan zutenei: "Nortzuk zarete jakingo dugu, ez zarete zigorrik gabe geratuko". Pablo Ocarizen hitzak dira, Rebeca arreba hiltzak eman zuten jaio eta berehala, 1977. urtean.
Losa eta Ana Carlota ETBko Egun Euskadi saioan elkarrizketatu dituzte. Biak SOS Bebés Robadoselkarteko kideak dira. Elkarteak 40ko eta 80ko hamarkaden artean ustez lapurtutako jaioberrien auzia ikertzen ari da. Euskadin, 600 familia inguruk salaketak jarri dituzte.
Iragan asteartean Rebeca Pablo Losaren arrebaren gorpuzkiak zeuden hil-kutxa lurpetik atera zuten Donostiako Polloe hilerrian. Ostegunean iragarri zutenez, barruan ez zuten "aztarna biologikorik" aurkitu, eta informazio horrek jakinmina piztu du.
Bai Losak eta bai Carlotak Justizia egiten ari den lana azpimarratu nahi izan dute, eta etorkizunean "orain arte bezain ondo aritu eta gure familiakoak aurkitzea" eskatu diote. Elizari dagokionez, Pablo Ocarizek "erantzukizunak argitzeko" exijitu die. "Pekatu horiek gainetik kendu nahi dituztenek egindakoa gizarte osoari azaldu beharko diote", gaineratu du Ana Carlotak. Bere ahizpa 1963an hiltzat eman zuten, jaio eta berehala.
"Aurkitu egingo zaitugu"
Pablo Losa ere Rebeca arrebari zuzendu zaio: "Aurkitu egingo zaitugu; zu aurkitzeko aukera izan nahi dugu. Hortik aurrerakoa zure esku egongo da". Haur horiek semetzat hartu zituzten gurasoentzai, aldiz, euren "kontra" ez dutela inoiz egingo ziurtatu diete, mendekua ez baita elkartearen helburua.
"Jakin badakigu legearen arabera delituak preskribatuta egon daitezkeela, baina guretzako ez dago horrelakorik", azaldu du Losa Ocarizek; "nortzuk zareten jakingo dugu eta aurerrantzean ez duzue lasai lo egingo".
SOS BEBÉS ROBADOS: 943 57 71 82