Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

44 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan, bezpera baino lau gehiago

Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA

44 kutsatze atzeman dituzte azken orduetan, aurreko asteetan zenbatutako datuen azpitik.

  • Iruñeko txertaketa gune bat.

    Iruñeko txertaketa gune bat. Artxiboko argazkia: EFE

Pandemiaren bilakaera egonkor dago Nafarroan, 44 kasu positibo berri zenbati baitituzte Foru Gobernuak emandako datuen arabera; aurreko egunean baino 4 positibo gehiago izan arren, ez dira bezperako balioetatik asko igo, eta, nolanahi ere duela astebete (65) eta duela 14 egun (50) baino gutxiago dira.

Atzo egindako 1.757 proba diagnostikoetatik (aurreko egunean baino 904 gehiago), % 2,5 positibo izan ziren. Hala, proba gehiago eginda positibotasun tasa bi puntu baino gehiago jaitsi da igandetik (% 4,6koa izan zen orduan).

Kasuen beherakada horrek udalerrien eta osasun guneen datuetan ere izan du isla; izan ere, bakar batean ere ez dira bost kutsatze baino gehiago zenbatu. Iruñeko Sanduzelai auzoan eta Tutera Ekialdean atzeman dituzte positibo gehien, hiruna. Bina kutsatzerekin ageri dira, bestalde, Iruñeko Arrotxapea, Txantrea, Arrosadia, Donibane auzoak eta Corella, Lakuntza, Tafalla eta Zizur Nagusia herriak.

Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera, atzo, hiru ospitaleratze izan ziren, horietako bi ZIU postuetan; beraz, guztira 40 dira ospitaleratutakoak. 14 ZIUn daude (bi gehiago), 2 etxeko ospitaleratzean (berdin) eta 24 plantan (bi gutxiago).

Adinaren arabera, talde kaltetuenak 30-44 urtekoak (% 36) eta 45-59 urtekoak (% 26) izan ziren, ondoren 15-29 urtekoak (% 24), 15 urtetik beherakoak (% 7), 75 urtetik gorakoak (% 5) eta 60-75 urtekoak (% 2).

Positibo berrien batez besteko adina 39 urtekoa da, eta generoaren arabera, % 62 gizonak dira eta % 38 emakumeak.

Nafarroan orain arte covid-19aren eraginez 1190 hil dira eta eta pandemia hasi zenetik kutsatutako pertsonak 62 504 dira.

Nafarroa da, 2020ko irailaren 17tik, proba diagnostiko gehien egiten dituen autonomia-erkidegoa, mila biztanleko 1399,69 proba, estatuko batez bestekoa 940,43 denean.

 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.