Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Tolosa gune gorrira itzuli eta Agurain bertatik irten da
A. S. | EITB MEDIA
Bizkaian, Arrigorriagak eta Santurtzik datuak hobetu dituzte eta laranjatik horira igaro dira. Gainera, Deba eta Elgoibar, Gipuzkoan, udalerri berdeak dira gaurtik aurrera.
-
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Tolosak ez dio laranjari eutsi eta gorrira itzuli da covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Agurainek, berriz, eremu astinduenetik irtetea lortu du.
Arabak (155 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Amurriok, Laudiok eta Gasteizek. Agurainek, berriz, gorria atzean utzi du eta laranjan jarri da semaforoa.
Bizkaiak ere horiari eutsi dio (100.000 biztanleko 210 kasu), eta ez dago udalerririk eremu latzenean, hau da, gorrian.
Laranjan, berriz, Abanto, Galdakao, Ortuella, Sestao, Trapagaran eta Zalla daude.
Hori dauden udalerriak hauek dira: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Sopela eta Zornotza. Azken orduetan Arrigorriaga eta Santurtzi gehitu zaizkie.
Ez dago udalerririk kolore berdean.
Gipuzkoa ere eremu horian dago (202 kasu 100.000 biztanleko), eta Azkoitiak eta Oiartzunek ez dute eremu gorritik irtetea lortu, eta Tolosa ere zerrendara gehitu da.
Laranja kolorez Azpetia dago, eta gaurtik aurrera baita Ordizia ere.
Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Beasain, Bergara, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lezo, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Oñati, Ordizia, Orio, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga, berriz, hori daude. Pasaian egoerak hobera egin du eta hori jarri da semaforoa.
Eibarrek, Mutrikuk eta Urretxuk berde jarraitzen dute. Deba eta Elgoibar ere eremu honetan daude gaurtik aurrera.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.