Gizartea
KORONABIRUSA
80 gaixo daude EAEko ZIUetan, martxo amaierako okupazio mailara jaitsita
EITB MEDIA
Kutsatzeek ere nabarmen egin dute behera: 205 kasu zenbatu dira, bezperan baino 82 gutxiago.
-
Osasun langileak, ZIUan, gaixo bat artatzen. Argazkia: EFE
Covid-19aren transmisioaren inguruko datuek nabarmen egin dute behera EAEn. Larunbatean, 205 kasu berri atzeman dituzte, bezperan baino 82 gutxiago, aurreko bi egunetako (287, larunbatean; eta, 325, ostiralean) kutsatze erritmoa geldiaraziz.
Zainketa Intentsiboetako Unitateen okupazioa martxo amaierako mailara jaitsi da larunbat honetan, 80 gaixorekin. Gainera, 13 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Euskal Autonomia Erkidegoan, covid-19ak jota.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, larunbatean 6.220 proba diagnostiko egin dituzte (8.105 izan ziren bezperan), eta 205 positibo berri atzeman, aurreko egunean baino 82 gutxiago. Hala, positiboen tasak behera egin du, % 3,5etik % 3,3ra.
Positibo berrietatik, 29 Araban atzeman dituzte, 72 Gipuzkoan eta 105 Bizkaian, Osasun Sailaren datuen arabera.
Nafarroa
Foru Erkidegoaren ere positiboa izan da eguneko balantzea, 38 kutsatze berrirekin, 2020ko udatik estreinakoz.
Atzo 1.078 proba diagnostiko egin zituzten, eta horietatik %3,5 positibo izan ziren. Hortaz, positibotasun tasak behera egin du (% 4,1ean zegoen).