Gizartea
DESAGERTUTAKO PERTSONAK
Markina-Xemeinen falta den 82 urteko gizona bilatzeko lanak hasi dituzte berriro
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Senideek astelehen iluntzean jarri zuten salaketa, paseatzera irten eta etxera itzuli ez zela ikusita.
-
Markina-Xemeinen desagertutako gizonaren bilaketa lanak. Argazkia: @112_SOSDeiak
08:00etan hasi dira berriro Markina-Xemeinen falta den 82 urteko gizona bilatzen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Astelehen arratsaldean paseo bat ematera irten Berroeta futbol zelaiaren inguruan eta iluntzean itzuli ez zela ikusita, haren senideek desagerpena salatu zuten.
Helikoptero bat, Ertzaintza, Bizkaiko suhiltzaileak, Gurutze Gorria eta DYA ari dira parte-hartzen bilaketa lanetan.