Gizartea
Jaiak
Bilbok ez du Aste Nagusia ospatuko
eitb media
Jaien Batzorde Mistoak berretsi du ez direla jaiak normaltasunez ospatzeko baldintzak betetzen. Uda osorako kultur programazioa ari dira lantzen.
-
Bilboko Aste Nagusia. Argazkia: EiTB
Bilboko Jaien Batzorde Mistoak, udal gobernuak, alderdi politikoek eta konpartsek osatzen dutenak, berretsi du aurten ez dela Aste Nagusia ospatuko, covid-19ak oraindik ez duelako ahalbidetzen jaiak normaltasunez ospatzea.
Horren ordez, uda osoan iraungo duen eta osasun arauak beteko dituen kultur programazioa lantzen ari omen dira.
Itziar Urtasun zinegotziak "tristuraz" azaldu duenez, "arduraz" jokatzearen alde egin dute.
Urtasunek gaineratu du, hala ere, "Bilboko kaleen alaitasuna berreskuratzea" dela helburua, eta, horretarako, "aisialdi eta kultur alternatibak" prestatzen ari direla. "Udako programazioa osatuko dugu, kalitatezkoa, irisgarria eta adin guztientzat, bertako eragileen eskutik. Helburua lehenbailehen normaltasuna berreskuratzea da, baina osasuna da lehentasuna. Orain datorren urtera begira gaude, 2022an munduko jairik onenak antolatzeko", adierazi du udal arduradunak.
¿¿ #Bilbo¿k ez du ospatuko #AsteNagusia2021 ¿¿
— Bilbao [Udala - Ayuntamiento] (@bilbao_udala) June 1, 2021
¿¿ Jai Batzorde Mistoa batzartu dugu, abuztuaren 21etik 29ra bitartean ospatzekoa zen Aste Nagusia egin behar ote den baloratzeko eta #COVID19-ren krisiaren eragina dela eta, aurten ere ez da inolako jai-programaziorik antolatuko. pic.twitter.com/KPZE7O8HsF