Itxi

Gizartea

Migrazioa

Sizilian porturatu dira Aita Mari ontziak erreskatatutako 50 migratzaileak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Erreskatea joan den astean burutu zuten eta harrezkero portu seguru baten bila aritu dira. Erreskatatutakoen artean lau adin txikiko daude.

  • Aita Mari ontzia

    Aita Mari ontzia. Artxiboko argazkia: SMH.

Aita Mari ontziak duela lau egun Mediterraneo zentralean erreskatatu zituen 50 migratzaileak Sizilian porturatu direla jakinarazi du SMH itsas salbamendurako gobernuz kanpoko erakundeak.  

Maniobra gaur goizean "gorabeherarik gabe" egin dutela adierazi du Erakundeak ohar batean.

Lau egunen ostean, laguntza jaso duten 50 pertsonak, tartean "bakarrik dauden lau adingabe", Italiako Sizilia uharteko dartsena horretan porturatu dira, gobernuz kanpoko erakundeak zehaztu duenez.

Iturri berdinaren arabera, "migranteak, guztiak gizonezkoak eta marokoarrak, negatibo eman dute covid-19aren testetan" eta tripulazioari probak egiten ari zaizkio.

Aita Mariko arduradunak Italiako agintariek argibideak noiz emango zain daude orain.