Itxi

Gizartea

Mendi istripua

Tximista batek bi mendizale zauritu ditu, horietako bat larri, Gorbeia mendian

EITB Media | Agentziak

Bietako batek deitu zuen larrialdi zerbitzuetara eta Ertzaintzaren helikopteroan erreskatatu zituzten.

1:55
Ertzaintzaren helikopteroa, Gorbeian

Bi emakume zauritu dira Gorbeia Mendian, Zeanurin, tximista batek jota, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra maiatzaren 28an gertatu zen, ostiralarekin, 19:30ean. Bi mendizaleetako batek larrialdi zerbitzuei dei egin zien, tximista batek jo zituela eta berarekin zihoan mendizalea larri zaurituta zegoela esateko.

Ertzaintzaren helikopteroak erreskatatu zituen bi biktimak, eta Pagomakurreko aparkalekuraino eraman. Bertara heltzean, bi anbulantziatan eraman zituzten Gurutzetako Ospitalera.