Gizartea
KORONABIRUSA
MOEk ohartarazi du zaila dela herrialderen batek laster immunitate kolektiboa lortzea
EITB MEDIA
Osasun larrialdietako zuzendariak berretsi du transmisioa kontrolatzeko beharrezkoa dela komunitatearen % 80 baino gehiago immunizatuta egotea.
-
Jendea kalean. Argazkia: EFE
Munduko Osasun Erakundearen (MOE) ustez, oso zaila da herrialde edo erkidegoren batek laster lortzea covid-19aren transmisioa kontrolatzeko behar den immunitate kolektiboaren maila, ezta agerraldi larriak izan zituzten eta gaixotasunaren zirkulazio handia izan zuten herrialdeek ere.
"Ikerketen arabera, komunitate bateko herritarren % 80 baino gehiago immunizatuta egon behar dira transmisioa eteteko, baina datu serologikoek nazioartean eskaintzen dituzten datuen arabera, herrialde batek ere ez du immunitate maila hori lortu", azaldu du Mike Ryan MOEko osasun larrialdietako zuzendariak erakunde horren urteko batzarrean, pandemiaren bilakaeraren berri eman duenean.
Adituaren esanetan, "munduko biztanleriaren zati handi batek infekzioa izan dezake oraindik".