Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

44 kasu berri atzeman dituzte Nafarroan, martxoaren 14tik izan den kopururik txikiena

EITB MEDIA

Kasurik gehien Mutiloan agertu dira, bost, eta ondoren Iruñeko Mendillorri auzoan, hiru. Gainontzeko herrietan kasu bat edo bi bakarrik atzeman dira.

  • Hainbat pertsona PCR proba egiteko zain. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

    Hainbat pertsona PCR proba egiteko zain. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

Koronabirusaren pandemiak beheranzko joerarekin jarraitzen du Nafarroan, larunbat honetan 44 kasu positibo berri atzeman ostean (bezperan baino 13 gutxiago). Martxoaren 14tik diagnostikatu den covid-19 kopururik txikiena.

Atzo 1.168 proba egin zituzten (PCR eta antigeno testak), eta positibotasun tasa % 3,8koa izan zen, Nafarroako Gobernuaren behin-behineko datuen arabera.

Mutiloa da atzo positibo berri gehien agertu ziren herria (bost) eta ondoren, Iruñeko Mendillorri auzoa (hiru).

Astean zehar 49 kasu detektatu dira Foru Erkidegoan astelehenean ( % 2,3), 71 asteartean ( % 3), 60 asteazkenean ( % 2,6), 72 ostegunean ( % 3,6), 57 ostiralean ( % 2,7) eta 44 larunbatean.

Ospitaleetako okupazioari dagokionez, 80 pertsona zeuden covid-19agatik ospitaleratuta ostiralean (bezperan baino 10 gutxiago), eta horietako 17 ZIUn zeuden.

Txertaketa prozesuari dagokionez, 3.415 dosi jarri zituzten atzo. Orain arte, 363.293 txerto jarri dira, eta 126.548 pertsonak osatu dute pauta osoa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.