Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Nafarroak 72 kasu zenbatu ditu, baina ez da hildako gehiago izan covid-19agatik

agentziak | EITB MEDIA

Atzoko datuen aldean, 12 kasu gehiago atzeman dituzte, baina ospitaleetako egoerak berdin jarraitzen du.

  • Osasun langile bat PCR proba bat egiten Vianan.

    Osasun langile bat PCR proba bat egiten Vianan. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Beste behin ere, Nafarroan ez da inor hil covid-19agatik azken 24 orduetan, baina 72 positibo gehiago zenbatu dituzte (bezperan 60 izan ziren) eta positibotasun tasa % 4,2koa da, 1.716 proba (820 PCR eta 896 antigeno) egin ostean.

Nafarroan gaitzarekin hildakoen kopuruak, beraz, 1.182an jarraitzen du, eta 61.431 herritarrek hartu dute guztira gaixotasuna pandemia hasi zenetik.

Kutsatzeak non gertatu diren begiratuta, Iruñean atzeman dituzte erdiak, Tutera inguruan % 15, eta Lizarrerrian % 13. Gainerakoak Foru Erkidego osoan banatu dira.

Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 90 pertsona zeuden ospitaleratuta covid-19agatik edo covid-19arekin (bezperako kopuru bera), eta horietako 17 Zainketa Intentsiboen Unitatean zeuden (bezperan bezalaxe), eta 16, etxean (bat gehiago). Gainera, 57 gaixo plantan daude (bat gutxiago).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.