Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Positiboak jaitsi egin dira Nafarroan, 60 kasu atzeman baitituzte

Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA

Bezperan baino 11 gutxiago dira, baina jaitsiera handiagoa da duela astebete edo duela bi asteko datuekin alderatuta: 32 eta 74 gutxiago, hurrenez hurren.

  • Mikrobiologo bat Nafarroako laborategi batean probak egiten.

    Mikrobiologo bat Nafarroako laborategi batean probak egiten. Argazkia: EFE

Beheranzko bidea hartu dute berriro positiboek Nafarroan, azken orduetan 60 kasu atzeman baitituzte, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.

Atzokoan 2.329 proba diagnostiko egin zituzten (bezperan baino 24 gutxiago) eta horietatik % 2,6 positibo izan ziren. Positibotasun tasa apur bat jaitsi da, horrenbestez (% 3koa zen asteartean).

Bezperan baino 11 gutxiago dira, baina jaitsiera handiagoa da duela astebete edo duela bi asteko datuekin alderatuta: 32 eta 74 gutxiago, hurrenez hurren. 

Birusak gogorren kolpatutako udalerri eta guneei dagokienez, Lakuntza eta Iruñeko Mendebaldea eta Azpilagaña auzoak dira denen buru, launa kutsatzerekin. Horrez gain, Burlatan, Sarrigurenen, Lesakan eta Tafallan hiruna positibo zenbatu dituzte. 

Ospitaleetako egoeraren kasuan, Osasunbideak jakinarazi du 90 pertsonak jarraitzen dutela ospitaleratuta covid-19arekin (bezperan baino hiru gutxiago), eta horietako 17 daude ZIUn (bi gutxiago) eta 15 etxean (hiru gehiago). Gainerako 58ak (lau gutxiago) plantan daude.

Birusarekin kutsatutakoen kopuru absolutua 61.359koa da Nafarroan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.