Itxi

Gizartea

Alarma-egoeraren amaiera

87 pertsona zenbatu dituzte bi urtebetetze ospakizunetan, Arren eta Iruñean

EITB Media | Agentziak

Larunbata eta igandea bitartean, Foruzaingoak 140 salaketa jarri ditu Nafarroa osoan.

  • Urtebetetze ospakizuna, Arren

    Urtebetetze ospakizuna, Arren. Argazkia: Foruzaingoa

Asteburuan zehar, 87 pertsona zenbatu ditu Foruzaingoak Arren eta Iruñean ospatu dituzten bi urtebetetze festatan.

Igandean, alarma-egoera amaitu eta ordu gutxira, 37 pertsona bildu dira Arren urtebetetze festa bat ospatzeko. Koronabirusaren kontrako neurri murriztaileen arabera, bi bizikidetza unitateko sei pertsona bil daitezke Nafarroan.

Egun bat lehenago, larunbatean, Foruzaingoa Iruñeko Santa Lucia Pasealekuko etxebizitza batera bertaratu zen, eta 50 pertsonako urtebetetze ospakizuna topatu zuen bertan.

140 salaketa Nafarroa osoan

Larunbatetik iganderako gauean, besteak beste, Irurtzunen, Martzillan, Murchanten, Artikan, Lesakan, Beran eta Zizur Nagusian egin ditu esku hartzeak Foruzaingoak.

Kontrol gehienak festetan, botilioietan eta pertsona bilkura handietan izan dira. Guztira, 140 salaketa jarri dituzte kalean edateagatik edota maskararik gabe ibiltzeagatik.