Gizartea
Urdangarin, auzipetua
Errege Etxeak 'errespetu osoa' agertu die erabaki judizialei
Erredakzioa
Zarzuelak baztertu egin du adierazpen gehiago egitea eta hori Urdangarinen abokatuari dagokiola gaineratu du.
-
Iñaki Urdangarin, Errege Etxearen ekitaldi batean. Argazkia: EITB
Errege Etxeak "errespetu osoa" agertu die erabaki judizialei, Jose Castro epaileak Iñaki Urdangarin Palmako dukea inputatu eta gero.
Nolanahi ere, Zarzuelak uko egin dio adierazpen gehiago egiteari, eta hori Urdangarinen abokatuari dagokiola gaineratu du.
Palmako dukea Noos institutuak izandako ustezko irregulartasunak direla eta inputatu dute.