Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Derio, Hondarribia, Lezo eta Urnieta eremu gorritik atera dira
EITB MEDIA
Gainera, Gasteiz eta Lazkao eremu horira igaro dira, datuak hobetuz.
-
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Deriok, Hondarribiak, Lezok eta Urnietak eremu gorritik laranjara igarotzea lortu dute, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gainera, Gasteiz eta Lazkao eremu laranjatik atera eta horian daude orain.
Arabak (306 kasu 100.000 biztanleko) eta Gasteizek (298) datuak hobetzen jarraitzen dute. Izan ere, Gasteizek eremu laranjatik horira igarotzea lortu du. Gorriz margotuta jarraitzen dute Amurriok eta Laudiok, eta, Agurainek horiari eutsi dio gaur ere.
Bizkaian egoera apurka hobetzen ari da, baina oraindik ez du eremu gorritik irtetea lortu (100.000 biztanleko 435 kasurekin). Ondorengo udalerrietan ere gorri dago semaforoa: Barakaldo, Basauri, Bilbao, Erandio, Galdakao, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Trapagaran.
Laranja kolorez, berriz, ondorengo udalerri hauek ageri dira: Arrigorriaga, Bermeo, Durango, Ermua, Getxo eta Portugalete. Gainera, azken orduetan Deriok zerrenda honetan sartzea lortu du, datuak hobetuz.
Horian dauden udalerriak honakoak dira: Abadiño, Abanto Zierbena, Amorebieta-Etxano, Balmaseda, Berango, Etxebarri, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Markiña-Xemein, Ortuella eta Zalla.
Elorriok udalerri berde izaten jarraitzen du.
Gipuzkoan, (564 kasu 100.000 biztanleko) egoera hobetzen ari da gutxinaka baina oraindik ere udalerri gehienak eremu gorrian jarraitzen dute, 25ek, hain zuzen ere: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Hondarribiako, Lezoko eta Urnietako datuak hobetu egin dira eta gorritik atera dira hiru udalerriak, eremu laranjara pasatuta. Andoain eta Eibar laranja margotuta ageri dira dira, eta, Beasain, Elgoibar, Mutriku eta Lazkao berriz, hori.
Ez dago kolore berdea duen udalerririk.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.