Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Espainiako Gobernua 50-59 adin tartekoei Janssenen txertoa ematea aztertzen ari da

agentziak | eitb media

Melilla dagoeneko hasi da, eta Andaluzia, Aragoi eta Katalunia dagoeneko hitzorduak ematen edo txertaketaren prestaketetan murgilduta daude.

  • Janssenen txertoa. Argazkia: Efe

    Janssenen txertoa. Argazkia: Efe

Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak  esan du datorren astean hasiko direla aztertzen Janssenen dosi bakarreko txertoa 50 urtetik 59ra artekoei eman ala ez. Espainiako Estatura iritsi den azken txertoa da hori, eta Melillan dagoeneko hasi dira ematen, eta beste erkidego batzuetan txertaketa prestatzen.

Osasunaren Lurralde Arteko Kontseiluaren bileraren ostean emandako prentsaurrekoan, Dariasek horixe jakinarazi du kazetarien galderei erantzunez. Izan ere, erkidego gehienetan oraingoz Pfizerren eta Modernaren sendagaiak ematen jarraituko dute.

Melilla gaur hasi da 50 urtetik 59ra arteko kolektiboa Janssenekin txertatzen, eta Andaluzia, Aragoi eta Katalunia dagoeneko hitzorduak ematen edo txertaketa prestatzen ari dira.

Dariasek "txertaketaren erritmo bikaina" jarri du horretarako arrazoi nagusi gisa, izan ere, gogorarazi du maiatzaren lehenengo astean 60 urtetik gorako herritarren % 80k jasoa duela txertoaren dosiren bat Espainiako Estatuan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.