Itxi

Gizartea

MIGRAZIOA

Patera batean zihoazen 41 pertsona erreskatatu dituzte Hierro uhartearen hegoaldean

EITB MEDIA| AGENTZIAK

Erreskatatutako pertsona horien artean gutxienez hiru haur eta bederatzi emakume daude.

Bart gauean 41 pertsona erreskatatu dituzte Kanarietan, Hierro uhartearen hegoaldean, kostaldetik ia 500 kilometrora.

Larrialdi zerbitzuetako iturriek jakinarazi dutenez, erreskatatutako pertsona horien artean gutxienez hiru haur eta bederatzi emakume daude. 

Bitartean, Itsas Salbamenduko ontzi bat 17 hilotza daramatzan beste patera baten bila ari da. Armadaren bilaketarako eta erreskaterako hegazkin batek ikusi zuen migratzaileen patera noraezean, eta berehala helikoptero batek bizirik zeuden hiru pertsonak erreskatatu zituen. Orain, gorpuen bila dabil Itsas Salbamenduko ontzia.