Gizartea
KORONABIRUSA
Oporren ostean, aurrez aurreko eskoletara itzuli dira Ipar Euskal Herrian
EITB MEDIA
Ikasle txikienak, 10 urtetik beherakoak, gaur itzuli dira ikasgeletara, eta gainerakoak maiatzaren 3an egingo dute. Azken horiek, online eskolekin jarraituko dute, astebetez.
-
Ikasleak gaur itzuliko dira ikasgeletara Ipar Euskal Herrian. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Ipar Euskal Herriko haurtzaindegi eta ikastetxeetako ikasleak ikasgeletara itzuli dira gaur, udaberriko oporren ostean.
Hezkuntza zentroak iragan apirilaren 6tik itxita egon dira Ipar Euskal Herrian, konfinamendu "lasaia" dela eta. Apirilaren 3an sartu zen indarrean Frantziako Gobernuak ezarritako hirugarren konfinamendua. Aurrekoa baino arinagoa izanagatik ere, eskola eta funtsezkoak ez diren saltokiak itxita egon dira eta mugikortasunerako mugak ere indarrean izan dira.
Apirilaren 6ko astean klaseak telematikoki egin zituzten, eta bi asteko oporrak izango dituzte ondoren.
Oporrak amaitutakoan, haurtzaindegi eta Lehen Hezkuntzako ikasleak gaur itzuli dira geletara, baina ikastetxe eta lizeoetan beste astebetez jarraituko dituzte klaseak etxetik.
Ondo bidean, ikasle helduenak maiatzaren 3an itzuliko dira ikasgeletara.