Gizartea
Gasteiz
80 urtez gorakoak txertatzeko hitzordu azkarrak ematen ari direnik gezurtatu dute
EiTB Media
"Txertoa jasotzeko deiaren zain dagoen 80 urtez gorako pertsonarik ezagutzen baduzue, 945 00 68 40 telefonora deituz hitzordua 24 edo 48 ordutan ematen dute", dio mezu faltsu batek.
-
EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohartarazi duenez, azken orduetan txertaketaren inguruko mezu faltsu bat zabaldu dute Gasteiz aldean. "Ez da egia", argi utzi nahi izan du Sailak.
"Txertoa jasotzeko deiaren zain dagoen 80 urtez gorako pertsonarik ezagutzen baduzue, 945 00 68 40 (Aranbizkarra zentroa, Gasteiz) telefonora deituz hitzordua 24 edo 48 ordutan ematen dute, dio mezuak.
Informazioa berehala gezurtatu nahi izan du Osasun Sailak. "Ez da egia", ziurtatu du.