Itxi

Gizartea

Zirkulazioa

AP-8a ireki dute Iurretan, bi zauritu utzi dituen auto-istripuaren ostean

agentziak | eitb media

Bi autok talka egin dute Donostiako noranzkoan, ordainlekua igarota, eta trafikoa N-634 errepidetik bideratu dute.

Bi pertsona zauritu dira gaur bi autok AP-8 autopistan izan duten istripu batean, Iurretako (Bizkaia) ordainlekutik gertu, eta trafikoa eten egin behar izan dute denbora tarte batean, nahiz eta 23:00etarako bidea irekita zegoen.

Ezbeharra 20:30 aldera gertatu da errepidearen 86. kilometroan, Donostiako noranzkoan, eta trafikoa N-634 errepidetik bideratu dute ibilgailuak bidetik kentzen zituzten bitartean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.