Gizartea
KORONABIRUSA
1.013 kasu berri EAEn, zifrarik altuena otsailetik
EITB MEDIA
Intzidentzia-tasak gora egin du eta 531,57 kasukoa da 100.000 biztanleko; Bizkaian, Gipuzkoan eta horien hiriburuetan igo egin da, eta jaitsi Araban nahiz Gasteizen. 7 pertsona gehiago daude ZIUetan.
-
Pertsona bat zainketa intentsiboetako unitatean. Argazkia: EFE.
Osasun Sailak ostegun honetan emandako datuen arabera, asteazkenean zehar 12.497 diagnosi-proba egin dira, bezperan baino zertxobait gutxiago (12.709), eta horietaik 1.013k positibo eman dute, otsailetik izan den kasu positibo kopuru altuena. Hala, egindako proben araberako positibitate tasak gora egin du, eta % 8,1ean dago.
Azken 14 egunetan 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatuak gora egiten jarraitzen du, eta 531,57koa da, bezperan baino 10,23 puntu handiagoa. EAE osoan bezala, gora egin du Bizkaian eta Gipuzkoan eta bi hiriburuetan, eta apur bat jaitsi, berriz, Araban eta Gasteizen.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 465 kasu positibo atzeman dira Bizkaian, 443 Gipuzkoan eta 99 Araban, eta Euskaditik kanpo bizi diren 6 pertsonak eman dute positibo.