Gizartea
Txertoak
EAEko herritarren % 21ek lehen dosia jaso dute, eta % 8 immunizatuta daude jada
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Osasun sailburuak nabarmendu du ez dela inor geratuko "txertatu gabe", eta barkamena eskatu du Osakidetzaren webguneko arazo teknikoak direla eta.
-
AstraZenecako txertoak Bexen Medical enpresaren Hernaniko egoitzan. Argazkia: EITB Media
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak barkamena eskatu du txertatzeko hitzordua hartzeko webgunearen arazo teknikoengatik, baina sistema "egokia" dela defendatu du. "Sentitzen ditugu eragozpenak, baina argi gera dadila ez dela inor geratuko txertatu gabe", nabarmendu du.
Sagarduik eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak prentsaurrekoa eskaini dute gaur, egoera epidemiologikoaren berri emateko.
Osasun sailburuaren esanetan, orain arte 640.556 txerto jarri dituzte Euskadin. Herritarren % 21ek lehen dosia jaso dute dagoeneko, eta % 8 immunizatuta daude, bigarrena ere hartu baitute.
Astero jasotzen diren dosiekin, "arrisku handiko" kolektiboetan eta adinaren arabera txertatzen jarraituko dute oraingoz. Une honetan, 60-65 eta 74-79 adin tarteko pertsonei jartzen ari dira txertoak.
"Ez da inor geratuko txertatu gabe"
Osakidetzan txertatzeko hitzordua hartzeko sistemari dagokionez, Sagarduik esan du herritarren erantzuna "oso ona" izaten ari dela, eta "ordu gutxitan" agortu egin direla 74-79 adin tarterako zita guztiak.
Hain zuzen ere, asteleheneko 15:00etatik astearteko 08:00etara 19.116 pertsonak hartu dute zita, eta horietako erdiek webgunearen bitartez egin dute.
Nolanahi ere, aitortu du astelehenean sistemak "arazo teknikoak" izan zituela. "Lan egiten ari gara berriro gerta ez dadin", azaldu du.
Mutualitateak eta hilaren 22ko greba orokorra
Atzo, Jose Luis Escriba Espainiako Gobernuko Gizarte Segurantzako ministroak iragarri zuen lan mutualitateek ere txertaketa prozesuan parte hartuko dutela. Horren harira, Sagarduik gogorarazi du Osakidetza "hasieratik" ari dela mutualitateekin lan egiten, eta, horrenbestez, Madrilek egindako iragarpenak "aldaketarik" ekarriko ez duela iritzi dio.
Bestalde, Osasun sailburuak esan du gehiengo sindikalak sektore publikoan hilaren 22rako deitutako greba orokorrak ez duela eraginik izango txertaketan.
BANATUTAKO ETA JARRITAKO TXERTOAK MARKA KOMERTZIALAREN ARABERA | BioNTech / Pfizer | Moderna / Lonza * | AstraZeneca * | Janssen | Pzifer pediatrikoa |
Jasotako txerto kopurua | 2.954.070 | 817.900 | 444.200 | 101.300 | 180.000 |
Jarritako dosiak | 2.920.368 | 1.132.858 | 479.371 | 99.275 | 139.813 |
Jarritako dosien % | % 98,9 | % 138,5 | % 107,9 | % 98 | % 77,7 |
Jarritako 1. dosiak | 1.146.482 | 192.524 | 257.481 | 0 | 71.846 |
Jarritako 2. dosiak | 1.180.347 | 189.686 | 214.693 | 0 | 52.773 |
Dosi bakarrak | 111.629 | 35.611 | 7.197 | 99.275 | 15.194 |
JARRITAKO TXERTOAK ARRISKU TALDEAREN ARABERA | 1. dosia | 2. dosia |
Zentro sozio-sanitarioetako egoiliar eta profesionalak | % 100 | % 100 |
Osakidetzako profesionalak | % 100 | % 100 |
Osasun arlo pribatuko profesionalak | % 100 | % 89,5 |
Ertzaintza (55etik beherakoak) | % 100 | % 0,0 |
Beste zerbitzu sozio-sanitarioetako profesional eta erabiltzaileak (55etik beherakoak) | % 100 | % 0,0 |
Hezkuntza arloa (55etik beherakoak) | % 100 | %0,0 |
JARRITAKO TXERTOAK ADIN TALDEAREN ARABERA | 1. dosia | 2. dosia | Errefortzu dosia |
90-99 urte | % 94 | % 94 | % 97,7 |
80-89 urte | % 97,8 | % 97,6 | % 94,9 |
70-79 urte | % 96,5 | % 96,5 | % 96,6 |
60-69 urte | % 95,6 | % 95,6 | % 91,2 |
50-59 urte | % 95,9 | % 94,8 | % 78,9 |
40-49 urte | % 93,2 | % 92,8 | % 59,4 |
30-39 urte | % 88,1 | % 86,8 | % 39,6 |
18-29 urte | % 87,8 | % 86,4 | % 30,5 |
12-17 urte | % 96,8 | % 95,8 | % 0 |
5-11 urte | % 60 | % 46,9 | % 0 |
Txertaketa taldeak eta irizpideak
TALDEA | DESKRIBAPENA | TXERTO MOTA |
1. TALDEA | Adinekoen eta mendekotasun handia duten pertsonen egoitzetako egoiliarrak eta haietan lan egiten duten langile sanitarioak eta soziosanitarioak. Zaurgarritasun handiako printzipioa jarraituz, immunitate-burbuilak lortzeari eman zaio lehentasuna, egoiliarrei eta langileei txertoa jarriz. |
Pfizer |
2. TALDEA | Esparru sanitarioko eta soziosanitarioko lehen lerroko pertsonala. Honako arrazoi hauengatik esposizio-arrisku handiena duen pertsonala: (1) COVID pazienteei zuzeneko arreta emateko jarduerak egitea (harreman estua eta esposizio-denbora luzeagokoa); eta (2) SARS-CoV-2 bidezko infekzioa duen pertsona batekin kontaktua izateko probabilitate handiagoa izatea. | Pfizer + Moderna |
3. TALDEA |
Beste langile sanitario eta soziosanitario batzuk. 3.A. Ospitale-eremuko langileak, lehen mailako arretakoak, funtsezko lehen lerrokotzat jotzen ez direnak (2. taldea), lan-jardueraren esposizio-arriskuaren eta babes-neurri egokiak hartzeko aukeraren arabera Maskara gabeko pazienteak 15 minututik gora artatzen dituzten profesional sanitarioak, hala nola estomatologia eta odontologiakoak, hortz-higienekoak, medikuntza estetikoak, logopedak, foniatrak,... |
Pfizer + Moderna |
3.B. Pandemiaren kudeaketan eta erantzunean inplikatuta dagoen eta 2. taldean txertatu ez den osasun publikoko zerbitzuetako pertsonala. Eguneko zentro soziosanitarioetako pertsonala, desgaitasuna duten pertsonentzako zentroetako langileak, udaletako etxez etxeko laguntza zerbitzuen langileak, farmazia-bulegoetako pertsonala, kontsulta medikoena, fisioterapiakoak edo beste partikularrak, osasun-ikuskapeneko, lege-medikuntzako eta auzitegi-medikuntzako zerbitzuena, adingabeen egoitzetako pertsonala, helduen espetxeetakoa … |
AstraZeneca | |
4. TALDEA |
Mendekotasun handia duten pertsonak, ez instituzionalizatuak III. mendekotasun-maila duten pertsonak, hau da, laguntza-neurri handiak behar dituztenak eta gaur egun etxean bizi direnak. |
Pfizer + Moderna |
5. TALDEA |
|
Pfizer + Moderna |
6. TALDEA |
Horrez gain, txertoak eskuragarri dauden neurrian, aurrekoez gain, honako kolektibo hauek ere hartuko dira kontuan:
|
AstraZeneca |
7. TALDEA |
60 urtetik beherakoak, covidaren ondorioz, gaixotasun larria izateko arrisku handia dutenak. Gainerako biztanleak: 55 eta 45 urte bitarteko kohorteekin hasten diren adin-kohorteak. |
Pfizer + Moderna |
Txertoaren ezaugarriak
Laborategia | Txerto mota | Biltegiratzea | Arautze egoera | Bigarren dosia | |
Pfizer/BioNTech | ARNm | Izoztu -80ºC-an | EMAk onartua | 21 egun | |
Moderna/Lonza | ARNm | Izoztu -25ºC-tan | EMAk onartua | 28 egun | |
AstraZeneca/Oxford | Adenobirusa | Hotzean 2-8ºC-tan | EMAk onartua | 10-12 aste | |
Johnson & Johnson/Janssen | Adenobirusa | Hotzean 2-8ºC-tan | EMAk onartua | ||
Novavax | Nanopartikulak | Hotzean 2-8ºC-tan | |||
Curevac | ARNm | Hotzean 2-8ºC-tan | |||
Sanofi Pasteur y GSK | Bakulobirus errekonbinatea | Hotzean 2-8ºC-tan |
Laborategia | |
Pfizer/BioNTech | |
Txerto mota | ARNm |
Biltegiratzea | Izoztu -80ºC-tan |
Arautze egoera | EMAk onartua |
Bigarren dosia | 21 egun |
Moderna/Lonza | |
Txerto mota | ARNm |
Biltegiratzea | Izoztu -25ºC-tan |
Arautze egoera | EMAk onartua |
Bigarren dosia | 28 egun |
AstraZeneca/Oxford | |
Txerto mota | Adenobirusa |
Biltegiratzea | Hotzean 2-8ºC-tan |
Arautze egoera | EMAk onartua |
Bigarren dosia | 10-12 aste |
Johnson & Johnson/Janssen | |
Txerto mota | Adenobirusa |
Biltegiratzea | Hotzean 2-8ºC-tan |
Arautze egoera | EMAk onartua |
Bigarren dosia | Dosi bakarra |
Novavax | |
Txerto mota | Nanopartikulak |
Biltegiratzea | Hotzean 2-8ºC-tan |
Arautze egoera | |
Bigarren dosia | |
Curevac | |
Txerto mota | ARNm |
Biltegiratzea | Hotzean 2-8ºC-tan |
Arautze egoera | |
Bigarren dosia | |
Sanofi Pasteur y GSK | |
Txerto mota | Bakulobirus errekonbinatea |
Biltegiratzea | Hotzean 2-8ºC-tan |
Arautze egoera | |
Bigarren dosia |