Gizartea
Koronabirusa
Osakidetzak baheketa egingo du Oñatiko Olakua tabernan
EiTB Media | Agentziak
Apirilaren 7tik tabernan izan diren bezeroak PCR proba egitera deitu dituzte Osasun Sailak eta Osakidetzak. Probak egiteko dispositiboa astelehenean jarriko dute martxan, herriko osasun zentroan.
-
Oñati (Gipuzkoa). EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Apirilaren 7tik Oñatiko (Gipuzkoa) Olakua tabernan izan diren bezeroak PCR proba egitera deitu dituzte Osasun Sailak eta Osakidetzak.
Aldez aurretik hitzordua eskatzea beharrezkoa dela zehaztu dute: telefonoz igande honetatik aurrera (943 03 54 30 edo 900203050).
PCR probak egiteko dispositiboa astelehenean, apirilak 19, jarriko dute martxan, herriko osasun zentroan. Probak 15:00etatik 20:00etara egingo dituzte, eta emaitza guztien berri SMS bidez emango dute.