Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Eibar eta Mutriku, gunerik astinduenean; Muskizek ateratzea lortu du
E. G. | EITB MEDIA
Iruni (Gipuzkoa) eta Basauriri y Santurtziri (Bizkaia), berriz, laranja jarri zaie semaforoa.
-
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Gero eta gehiago dira gorriz margotutako udalerri handiak EAEn. Gaurkoan, Eibar eta Mutriku sartu dira eremu gorrian, baina Muskizek ateratzea lortu du, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Aldaketarik ez Arabaren kasuan, gorrian jarraitzen du, baita Gasteizek eta Amurriok ere.
Laudiok kolore laranjari eutsi dio, eta beste hainbeste egin du Agurainek kolore horiarekin.
Bizkaian, Muskizek eremu zigortuenetik, gorritik, ateratzea lortu du. Bertan jarraitzen dute Bilbok, Ermuak, Getxok, Ondarroak, Portugaletek eta Sestaok.
Gune laranjan, aldiz, Basauri, Muskiz eta Santurtzi sartu dira azken orduetan, eta honako hauei batu zaizkie: Arrigorriaga, Berango, Durango, Erandio, Ermua, eta Zornotza daude. Bizkaiak berak ere laranjan jarraitzen du.
Horian hauek daude: Abadiño, Abanto, Balmaseda, Barakaldo, Bermeo, Derio, Elorrio, Etxebarri, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Ortuella, Sopela, Trapagaran eta Zalla.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Gipuzkoa da lurralderik astinduena, 100.000 biztanleko 556 kasuko intzidentzia metatuarekin. Gainera, 26 udalerri daude eremu gorrian: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Mutriku, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia, eta Zumarraga.
Eremu laranjan, berriz, Azpeitia, Andoain, Bergara, Donostia (gune gorritik oso gertu badago ere, 397 kasurekin) Irun eta Usurbil daude.
Hauek ditugu gune horian: Deba eta Elgoibar.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.