Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Amurrio eta Zumaia eremu gorrian sartu dira
E. G. | EITB MEDIA
Horrez gain, Abadiñon, Berangon eta Trapagaranen (Bizkaia) eta Laudion (Araba) okerrera egin du egoerak eta gune laranjara igaro dira. Markina-Xemein, berriz, gunerik latzenetik irten da.
-
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
EAEko 30 udalerri handi, gehienak Gipuzkoan, gunerik latzenean daude, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Arabaren kasuan, gorrian jarraitzen du, baita haren hiriburu Gasteizek ere. Gainera, azken orduetan, Amurrio batu zaie.
Laudion ere okerrera egin du egoerak, eta horitik laranjara igaro da.
Agurainek kolore horiari eusten dio.
Bizkaian, ez da aldaketarik izan eremu gorrian eta bertan jarraitzen dute Bilbok, Ermuak, Getxok, Muskizek, Ondarroak, Portugaletek eta Sestaok.
Gune laranjan, aldiz, Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Berango, Durango, Erandio, Trapagaran eta Zornotza daude. Markina-Xemeinek gune latzenetik irtetea lortu du, eta udalerri laranja da aipatutakoekin batera. Bizkaiak berak ere laranjan jarraitzen du.
Horian hauek daude: Abanto, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Derio, Elorrio, Etxebarri, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ortuella, Santurtzi, Sopela eta Zalla.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Zumaia sartu da eta hauek jarraitzen dute bertan: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Errenteria, Hondarribia, Lazkao, Legazpi, Lezo, Lasarte-Oria, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia Tolosa, Urretxu, Villabona, Zarautz eta Zumarraga. Gipuzkoako lurraldeak ere eremu gorrian jarraitzen du.
Eremu laranjan, berriz, Andoain, Bergara, Donostia, Eibar, Hernani, Mutriku, Urnieta eta Usurbil daude.
Hauek ditugu gune horian: Azpeitia, Deba, Elgoibar eta Irun.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.