Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Semaforoa gorri jarri da EAEko beste zazpi udalerri gehiagotan
EITB MEDIA
Ermuak eremu latzenetik irtetea lortu du. Horrela, 29 udalerri daude eremu gorrian, eta bi herrialde, Gipuzkoak eta Arabak ere gorrian jarraitzen baitute.
-
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Gero eta udalerri gehiago ari dira eremu gorrira igarotzen. Azkenak, Getxo, Portugalete eta Sestao, Bizkaian, eta Hondarribia, Orio, Pasaia eta Villabona, Gipuzkoan, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Ermuak eremu gorritik irtetea lortu du.
Horrenbestez, 29 dira egoerarik latzenean dauden 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak EAEn: Gasteiz (Araba); Bilbo, Getxo, Markina, Muskiz, Ondarroa, Portugalete eta Sestao (Bizkaia), eta Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Errenteria, Hondarribia, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Ordizia, Oñati, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Villabona, Zarautz eta Zumarraga (Gipuzkoa).
Arabaren kasuan, gorrira itzuli da lurralde osoa, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 400 kasutik gora dagoelako (423,97). Gasteizek ere gune kritikoenean jarraitzen du (465,16 kasu 100.000 biztanleko).
Bestalde, Amurriok laranjan jarraitzen du, eta Agurainek eta Laudiok eremu horian.
Bizkaian, Bilbok, Ermuak, Markinak Muskizek eta Ondarroak eremu gorrian jarraitzen dute, eta Getxo, Portugalete eta Sestao gehitu zaizkio.
Gune laranjan, aldiz, Abadiño, Amorebieta-Etxano, Balmaseda eta Durango daude. Bizkaiak berak ere laranjan jarraitzen du (354,38 kasu 100.000 biztanleko).
Horian hauek daude: Abanto, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ortuella, Santurtzi, Sopela, Trapagaran eta Zalla.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Hondarribia, Orio, Pasaia eta Villabona sartu dira, eta hauek jarraitzen dute bertan: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Errenteria, Lazkao, Legazpi, Lezo,Lasarte-Oria, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Tolosa, Urretxu, Zarautz eta Zumarraga. Gipuzkoako lurraldeak ere eremu gorrian jarraitzen du, 483,30eko tasarekin.
Eremu laranjan, berriz, Andoain, Bergara, Eibar, Hernani, Mutriku, Usurbil eta Zumaia daude.
Hauek ditugu gune horian: Azpeitia, Deba, Donostia, Elgoibar, Irun, Urnieta eta Villabona.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.