Itxi

Gizartea

Euskara

Hizkuntza gutxituak babesteko eta promozionatzeko legea onartu du Frantziar Estatuak

M. D. | EITB Media

Besteak beste, Hezkuntza publikoan murgiltze eredua legeztatzen du arau berriak. Egun "historikotzat" jo dute.

  • Frantziako Asanblea Nazionala, gaurko bozketan.

    Frantziako Asanblea Nazionala, gaurko bozketan. Reutersen bideo bateko irudia

Hizkuntza gutxituen aldeko legea onartu du Frantziar Estatuak. Aldeko 247 boto izan du Asanblea Nazionalean eztabaidatu duten Paul Molac Bretainiako diputatuaren Eskualde hizkuntzen patrimonio babeserako eta promoziorako lege proposamenak.

Senatuak 2020ko abenduan onartutako legea berretsi du orain Asanbleak. Gai honi buruzko aurreko legea orain dela 70 onartu zen, eta hori berritzeko saiakera guztiak atzera bota dituzte.

Hezkuntzan, hizkuntza gutxituen murgiltze eredua legeztatzen du arau berriak, Frantziako Hezkuntza Kodean sartuz, eta hizkuntza gutxituetan irakasten duten eskola pribatuen finantzazioa sendotzen du. Hizkuntza elebiduna eskaintzen ez duten udalerriek finantzazioan parte hartu beharko dute.

Gainera, lege berriak seinale publiko elebidunak arautzen ditu eta dokumentu ofizialetan ñ bezalako letrak aintzat hartzen ditu.

Eztabaida luzea izan da. Izan ere, Frantziako Gobernuaren kontrako iritzia du onartutako legeak. Hain zuzen, Jean-Michel Blanquer Hezkuntza ministroak murgiltze eredua eta umeen bazterketa eta isolamendua lotu ditu Parlamentuko eztabaidan.

Paul Molac legearen bultzatzaile nagusiaren iritz, ordea, hizkuntza gutxituak Frantziaren "altxor nazionalak" dira.

Legearen bultzatzaileentzat "historikoa" da maila pribatuan baino bizi ezin izan diren hizkuntzek onarpen legala lortu izana.

BIDEOA | Frantziako hizkuntza gutxituen aldeko legearen gakoak

0:51

BIDEOA | Egun ''historikotzat'' jo dute Ipar Euskal Herrian

1:16