Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

200dik gora positibo berriro Nafarroan

EITB MEDIA

Gainera, positibo tasak gora egiten jarraitzen du, % 9,2raino. 85 urteko gizon bat hil da azken orduotan.

  • Iruñea

    Iruñea. Argazkia: EFE

Covid-19 kasuak hazi egin dira berriz Nafarroan, 200etik gora, eta % 9,2ko positibo tasa du, Nafarroako Gobernuaren datuen arabera. Gainera, 85 urteko gizonezko bat hil da azken orduotan.

Atzo, asteazkena, 222 positibo berri atzeman zituzten egindako 2.411 probetan, hau da, aurreko egunean baino 24 gehiago; izan ere, bezperan 198 kasu zenbatu zituzten eta positibo tasa % 8,4koa izan zen.

Lodosan zenbatu dituzte positibo gehien (17), eta gertutik jarraitzen diote Fitero (9), Burlata (8), Tafalla (7), Tutera Mendebaldea (7), Txantrea (6) eta Arrotxapeak (6).

Ospitaleetako okupazioari dagokionez, Osasunbideak jakinarazi duenez, 182 pertsona daude ospitalean covid-19ak jota; horietatik, 29 ZIUetan daude (bezperan baino bat gehiago), 14 etxean ospitaleratuta (hiru gehiago) eta 139 gela arruntetan (bederatzi gehiago).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.