Gizartea
EAE-KO ETXEBIZITZAK
EAEko familien ia herena pertsona bakar batek osatzen du
EITB MEDIA
Euskal Autonomia Erkidegoko familiek batez beste 2,37 pertsonak osatzen dute, Estatuko autonomia erkidegoen arteko hirugarren kopururik txikiena.
-
EAEko familien ia herena pertsona bakar batek osatzen du. Argazkia: EFE
EAEko familien ia herena (% 28,2) pertsona bakar batek osatzen du, eta beste heren bat (% 32,2) bik, Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) datuen arabera. Horrela, EAEko hamar etxetatik seik bi bizilagun besterik ez dute.
Bestalde, familien % 4,2k bost bizikide edo gehiago dituzte, % 15,8k lau eta % 19,6k hiru.
EAEko familiek batez beste 2,37 pertsona dituzte, Estatuko batezbestekoaren azpitik (2,50). Horrela, Kantabriarekin batera, EAEk du Estatuko hirugarren kopururik baxuena, Asturiasen (2,20) eta Gaztela eta Leonen (2,29) atzetik.
INEk jakinarazi duenez, iaz % 0,4 hazi zen familien kopurua Euskadin, Estatuko batezbestekoa (% 0,7) baino gutxiago.