Gizartea
KORONABIRUSA
198 covid-19 kasu gehiago eta hildako bat zenbatu dituzte Nafarroan
I. G. | EITB MEDIA
Astearte honetan, 2.697 proba diagnostiko egin dituzte, eta % 7,3k eman dute positibo. Nafarroan, 1.128 pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz pandemia hasi zenetik.
-
Iruñea. Argazkia: EFE
Covid-19 kasuek ere gora egin dute berriz Nafarroan, eta 200 inguruan kokatu dira, Nafarroako Gobernuaren behin-behineko datuen arabera.
Atzo, asteartea, 198 positibo berri atzeman zituzten, hau da, aurreko egunean baino 22 gehiago; izan ere, bezperan 177 kasu zenbatu zituzten. Astearte honetan, 2.697 proba diagnostiko egin dituzte, eta % 8,4k eman dute positibo.
Bestalde, atzo 169 gaixo zeuden Foru Erkidegoko ospitale-sareko zentroetan, aurreko egunean baino lau gehiago.
Atzo 17 pertsona ospitaleratu zituzten, horietako hiru zainketa intentsiboen unitateetan, eta 72 urteko gizon bat hil zen.
Nafarroan, 1.128 pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz pandemia hasieratik.
Azken orduetan, Donibane eta Arrotxapea auzoetan (10na kasu) eta Burlatan atzeman dituzte kasu gehien.