Gizartea
Koronabirusa
Araba, Gasteiz eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste 25 udalerri itxita daude
O. A. | EITB MEDIA
Besteak beste, Ermua, Ondarroa, Arrasate, Tolosa eta Zumarraga itxi dituzte.
Behin Aste Santua igarota, gaurtik aurrera Arabako lurralde historikoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko 26 udalerri perimetralki itxita daude. Itxita egoteaz gain, ostalaritzako barrualdeetako ordutegia murriztuta izango dute eta barrualdean kirola egiteko mugak izango dituzte.
Honakoak dira 400etik gorako intzidentzia-tasa metatua duten 5.000 biztanletik gorako udalerriak:
Araba
Gasteiz (440,57)
Gainera, Arabak 100.000 biztanleko 400 kasuren langa gainditu du, eta, ondorioz, lurralde osoa perimetralki itxita dago.
Bizkaia
Ermua (524,38)
Ondarroa (1.050,54)
Gipuzkoa
Arrasate (552,49)
Beasain (898,65)
Lazkao (958,81)
Legazpi (939,47)
Lezo (427,63)
Oiartzun (540,07)
Oñati (514,48)
Ordizia (1.052,63)
Tolosa (592,78)
Urretxu (1.025,04)
Zumarraga (753,49)
Horrez gain, 5.000 biztanletik beherako 12 udalerri hauek ere perimetralki itxita daude:
Araba
Eltziego (1739,13)
Iruña Oka (1197,77)
Bastida (512,49)
Legutio (818,78)
Bizkaia
Berriatua (875,10)
Berriz (1265,55)
Zaldibar (525,45)
Gipuzkoa
Idiazabal (462,18)
Ormaiztegi (1097,18)
Segura (1630,79)
Zaldibia (7358,26)
Zegama (1906,64)
Udalerriak itxita egonda ere, ondoko udalerrira joan ahalko da erosketak egitera edo aire libreko kirola praktikatzera.
Gainera, ostalaritzako barrualdeetako ordutegia murriztua izango dute, 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era.
Apustu-etxeei dagokienez, ostalaritza zerbitzua barrualdean soilik eman ahalko dute, eta zehaztutako ordutegian bakarrik.
Kirol arloan, ezingo dira 4 pertsona baino gehiago elkartu toki itxietan kirola egiteko, kirolari federatuak eta profesionalak izan ezik. Aldagelak eta dutxak itxita egongo dira, igerilekuetan salbu, horietan % 35eko edukiera onartzen baita, eta dutxak bakarka erabiltzea.