Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Pfizerren 17.550 txerto heldu dira Nafarroara

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Aste honetan, Osasunbideak 65 urtetik beherakoak eta oinarrizko langileak txertatzen jarraituko du.

  • Langile bat, Pfizerren txerto batekin. Artxiboko argazkia: EFE

    Langile bat, Pfizerren txerto batekin. Artxiboko argazkia: EFE

Nafarroak koronabirusaren aurkako 17.550 txerto jaso ditu astelehen goizean, Pfizerrenak denak.

Igandean, 2.544 txerto jarri zituzten Foru Erkidegoan, eta, horrenbestez, dagoeneko 132.587 eman dituzte guztira. Gainera, 42.705 herritar immunizatuta daude jada.

Aste honetan, Osasunbideak 65 urtetik beherakoak eta oinarrizko langileak txertatzen jarraituko du.

Gainera, 70 eta 79 urte artekoei ere hitzordua ematen hasi dira. Larunbatean Iruñerrian ekin zioten, eta asteon gainerako herrietara zabaltzea espero da.