Itxi

Gizartea

Covid-19 agerraldia

Dagoeneko 22 adinekok positibo eman dute Segurako San Juan egoitzan

EiTB Media | Agentziak

Azken orduetan 4 kutsatu berri baieztatu dituzte. Adineko kutsatu guztiek txertoa jaso dute, eta ez dute sintomarik.

  • Segurako (Gipuzkoa) San Juan adinekoen egoitza. Argazkia: EFE

    Segurako (Gipuzkoa) San Juan adinekoen egoitza. Argazkia: EFE

Segurako (Gipuzkoa) San Juan egoitzan antzemandako covid-19 agerraldian dagoeneko 22 positibo zenbatu dituzte adinekoen artean, guztiak sintomarik gabe. Azken orduetan 4 kutsatu berri baieztatu dituzte.

Gipuzkoako Aldundiak ohar batean jakitera eman duenez, adineko kutsatu guztiek txertoa jaso dute, eta ez dute sintomarik.

Adinekoen egoitzako langile batek positibo eman ondoren, baheketa egin eta agerraldia antzeman zuten zentroan.

Kutsatu guztiak Eibarko Ospitalera eraman dituzte, nahiz eta sintomarik ez izan, egoitzan kutsatze gehiago saihesteko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.