Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

154 kasu berri atzeman dira Nafarroan, ia % 10eko positibo tasarekin

M. D. | EITB MEDIA

Urtarriletik foru erkidegoan erregistratzen den positibo tasa altuena da.

  • Txertaketa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren frontoian.

    Txertaketa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren frontoian. Argazkia: EFE

Nafarroako Foru Erkidegoan 154 covid-19 kasu positibo berri erregistratu dira azken 24 orduetan. Aurreko igandean jakinarazitakoa (127) baino altuagoa da, kasuen gorakada berretsita.

Nafarroako Gobernuaren behin behineko datuen arabera, azken egunean 1577 proba diagnostiko (PCR eta antigeno) egin dira, eta positibo tasa % 9,8koa da.

Urtarrilaren 17tik atzematen den positibo tasa altuena da. Egun horretan % 11tik gorakoa izan zen.

Cadreita, 14 kasurekin, Burlata, 8rekin, y Iruñeko Donibane auzoa, 7rekin, izan dira azken egunean positibo gehien izan dituzten lekuak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.