Nafarroak 195 kasu berri eta % 7,6ko positibo tasa erregistratu ditu
Nafarroako Foru Erkidegoan 195 covid-19 kasu positibo berri izan dira azken 24 orduetan. Aurreko egunean izandako datuarekin (154) eta aurreko larunbatean jakinarazitako datuarekin (155) alderatuta, ia 50 kasuren igoera izan da.
Nafarroako Gobernuaren behin behineko datuen arabera, ostiralean zehar 2565 proba diagnostiko egin dira, PCR zein antigenoak, eta azken orduetako positibo tasa % 7,6koa izan da.
Arguedasen 20 positibo berri baieztatu zituzten, Tuteran 16 eta Burlatan 11.
Arguedasen, ostiralean, egindako baheketan 12 positibo antzeman dituzte. 691 pertsonak egin dute proba (% 1,73ko positibotasuna).
Foru Erkidegoko ospitaleetan 144 paziente daude covid-19ak jota, atzo baino 13 gehiago.
Atzo beste 13 lagun ospitaleratu behar izan zituzten, horietako lau ZIUn.
Koronabirusak 1.126 pertsona hil ditu dagoeneko Nafarroan. Azken hildakoa martxoaren 29an izan zen.
Eskualdeka, Iruñean eta Iruñerrian positibo berrien % 50 baieztatu dituzte, % 28 Tuteran eta % 9 Lizarran. Gainerako positiboak (% 13) Nafarroako beste eskualde batzuetan zenbatu dituzte.
Esan bezala, 144 pertsona daude ospitaleetan (atzo baino 13 gehiago), horietatik 20 ZIUn (bat gehiago), eta beste 13 etxean ospitaleraturik daude (bost gehiago). Gainerakoak, 111 paziente (sei gehiago), ospitaleetako logeletan daude.
Pilatutako intzidentzia, eguneroko datu ofizialen arabera, 54.727 kasu dira jadanik.
Bestalde, atzo 2.441 txerto jarri zituzten Nafarroan. Guztira, 126.512 dosi injektatu dituzte. Guztira, 155.005 dosi jaso ditu Foru Erkidegoak. AstraZenecaren 14.300 dosi jaso berri ditu. Orain arte 41.170 pertsonak jaso dituzte bi dosiak.
Albiste gehiago gizartea
Foruzaingoa 67 urteko gizon baten hilketa ikertzen ari da, Cascanteko egoitzan gertatutakoa
84 urteko gizon bat atxilotu eta espetxeratu dute, hilketaren ustezko egilea delakoan.
Ertzaintzak 52.370 delitu ikertu ditu urteko lehen seihilekoan Euskadin, iaz baino zertxobait gutxiago
Azken txostenaren arabera, 35 hilketa zenbatu dira, 2024an baino bat gutxiago. Nabarmentzekoa da Bilbon izan den gorakada: iaz, 2 kasu izan ziren, aurten, 10.
Aiora Diaz eta Eñaut Saenz de Viteri izango dira Edurne eta Zeledon Txiki Andre Maria Zuriaren jaietan
Aiora Diaz de Egiguren eta Eñaut Saenz de Viteri, 12 eta 10 urteko neska eta blusa, hurrenez hurren, izango dira Edurne eta Zeledon Txiki Andre Maria Zuriaren Jaietan. Abuztuaren 7an, txikiei eskainitako egunean, eskuartean izango dituzten aterkiak eta ardo zahatoa jaso dituzte.
Euskal diaspora, Txilen
Mikel Reparaz kazetaria Txilen izan da, euskal jatorriko biztanle kopuru handiena duen herrialdean.
Suteek arrisku egoera larrian jarri dituzte Avila eta Caceresko hainbat herri
Extremaduran 2.500 hektarea kiskali ditu asteartean piztutako suak. Avilan, berriz, 600 hektarea inguru erre dira. Hainbat pertsona ebakuatu behar izan dituzte eta egoera ez dago kontrolpean.
Zer dira tsunamiak? Zergatik gertatzen dira?
Errusiako ekialdea astindu duen 8,8 graduko lurrikara izugarriak tsunami alertak piztu ditu Ozeano Barean. Baina, zer dira tsunamiak, eta zergatik sortzen dira?
Legez kanpoko 3.800 tabako-pakete atzeman dizkiete Bilboko aireportuan Armeniatik zetozen bi bidaiariri
Guardia Zibilak kontrabandoko 3.800 tabako-pakete atzeman ditu Bilboko aireportuan, Armeniatik zetozen bi bidaiariren maletetan. 1.900 bana pakete zeramaten. Kontrabandoan aritzea egotzi diete biei.
Fidantzarik gabeko espetxealdi komunikatua Zizur Nagusian emaztea hiltzeagatik atxilotutako gizonarentzat
Gizonak deklaratzeari uko egin dio. Adinagatik akusatuaren osasun egoerari buruzko zalantzei dagokienez, epaileak bere ebazpenean azaldu duenez, medikuek azterketa sakona egin diote, eta patologia larririk ez duela ondorioztatu dute txosten batean.
Itsasadarraren azpiko tunela egiteko proiektua "modu irregularrean eta presaka" onartu izana salatu dute
Subflubiala Ez plataformak, eta Artaza institutuko eta Erromo ikastetxeko guraso elkarteek salatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak proiektua onartu duela, alegazioak aurkezteko epea oraindik zabalik dagoenean.
Agertu barik dagoen 77 urteko emakume baten bila dabiltza Barrundian, Araban
16:00ak inguruan, haren senide batek jakinarazi du emakumea etxetik atera dela eguerdian, eta ordutik ez dutela haren berririk.