Gizartea
Koronabirusa
Covid-19a izan duten 65 urtetik beherakoek AstraZenecaren dosi bakarra jasoko dute
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Osasun Publikoaren Batzordeak azaldu duenez, proba zientifikoek erakutsi dute koronabirusa gainditu duten pertsonek dosi bakarrarekin lortzen dutela immunitatea.
-
Emakume bati txertoa ematen Donostian. Artxiboko argazkia: EFE
Osasun Publikoko Batzordeak txertaketarako estrategia plana eguneratu du eta, besteak beste, AstraZenecaren txertoa 65 urtetik gorako pertsonei ere ematea erabaki du, betiere funtsezko kolektiboetako langileak badira.
Horrez gain, covid-19arekin kutsatuta egon diren 65 urtetik beherako pertsonei dosi bakarra emango diete, "lehen dosiarekin immunitate maila oso ona lortzen dutelako, eta bigarrenarekin maila hori handitzen ez dela erakutsi dutelako proba zientifikoek".
Gauzak horrela, koronabirusarekin gaixorik egon diren 65 urtetik beherako pertsonei dosi bakarra ematea nahikoa dela ebatzi dute. 65 urtetik gorakoei, berriz, bi dosiak jarriko dizkiete.
Aipatu plana Lurraldearteko Osasun Kontseiluak asteazken honetan egingo duen bileran berretsi beharko dute.