Itxi

Gizartea

BIZKAIA

Bilbok TAO zerbitzua etengo du Aste Santuan

EITB MEDIA

Zerbitzua etenda egongo da apirilaren 1etik 5era, biak barne.

  • Bilbao TAO.

    Bilbao TAO. Argazkia: EFE

Bilboko TAO bide publikoko aparkamendua kontrolatu eta ordenatzeko zerbitzua bertan behera geratuko da apirilaren 1etik 5era, Bilboko Udalak jakitera eman duenez.

Hain zuzen ere, ostegunetik (apirilak 1) astelehenera arte (apirilak 5), biak barne, etengo dute zerbitzua. Apirilaren 3a, larunbata, jaieguna ez izan arren, ez da zerbitzurik izango.