Gizartea
KORONABIRUSA
914 pertsona txertatu dituzte igande honetan EAEko espetxeetan
EITB MEDIA
585 pertsonak jaso dute txertoa Zaballako espetxean, 192k Martutenen eta 137k Basaurin, euskal espetxeetako lehen txertaketa egunean.
-
Basauriko espetxea, Bizkaia. Argazkia: EITB
914 pertsonari jarri diete covid-19aren aurkako txertoa igande honetan Euskal Autonomia Erkidegoko hiru espetxeetan, bertan egin duten lehen txertaketa egunean.
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Twitter sare sozialean jakitera eman duenez, 585 pertsonak jaso dute txertoa Zaballako espetxean (Araba), 192k Martutenen (Gipuzkoa) eta 137k Basaurin (Bizkaia).
Itxasoren hitzetan, txertaketa "oso garrantzitsua da espetxeetan normaltasuna berreskuratzeko".