Gizartea
Koronabirusa
Lapurdiko mugako hiru bide irekiko dituzte asteburuan
eitb media
Horixe iragarri du Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak, Sarako eta Lizuniagako eta Lizarrietako lepoetako pasabideei erreferentzia eginez.
-
Hegoaldearen eta Iparraldearen arteko muga. Argazkia: EiTB
Larunbat honetatik aurrera Sarako bideko pasabidea eta Lizuniaga eta Lizarrietako lepoetakoak irekiko dituzte, Lapurdin, Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak Sud Ouest egunkariari baieztatu dioenez.
Urtarrilean itxi zituen Frantziako Gobernuak Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko mugako hiri pasabide horiek, beste bostekin batera, terrorismoaren aurka egiteko aitzakia erabiliz.
Zortzi pasabideen itxialdiaren aurkako protesta ugari egin dute inguruko herritarrek eta hautetsiek.
Hortaz, aurreko astean Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak mugak irekitzeko eskakizuna bidali zion Spitz prefetari eta honek iragarri duenez, hertsitako zortzi pasabideetatik hiru zabalduko dituzte etzi: Sara, Lizuniaga eta Lizarrietakoak.