Gizartea
Neurri murriztaile berriak
Taberna barruan zerbitzua emateko ordutegia murriztuko dute
EITB MEDIA
100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua 400 kasutik gorakoa denean, taberna barruan ondoko ordutegietan soilik kontsumitu ahalko da: 06:30etik 09:30era eta 13:30etik 16:30era.
-
Gasteizko taberna baten barrualdea. Artxiboko argazkia: EFE
Pandemiaren bilakaera berriro goraka egiten ari dela eta, Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen LABI batzordeak udalerriak eta lurraldeak ixtea erabaki du, azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 400 kasutik gorakoa denean.
Halaber, udalerri horietan neurri murriztaile berriak ezarriko dizkiote ostalaritzari eta taberna eta jatetxe barruan zerbitzua emateko ordutegia murriztuta izango dute: 06:30etik 09:30era eta 13:30etik 16:30era soilik kontsumitu ahalko da establezimendu barrualdean.