Itxi

Gizartea

Koronabirusaren semaforoa

Gasteizko datuek okerrera egin dute, eta Araba osoa sartu da eremu laranjan

A. S. | EITB MEDIA

Bizkaian, Gueñes laranja bihurtu da eta, egun bat bakarrik eremu berdean egon eta gero. Lekeitio horira itzuli da. Gipuzkoan ez da aldaketarik izan koloreen semaforoan.

  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

    Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

Gasteiz eremu laranjara igaro da, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Arabako hiriburuko datuek okerrera egin dute, eta Araba osoa dago orain laranjan.

Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk. Gasteiz, baina, laranjara igaro da, eta Agurainek eta Amurriok hori jarraitzen dute. Ez dago udalerririk eremu berdean.

Bizkaian, Ermua eta Elorrio daude eremu gorrian.

Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Bilbo, Muskiz, Ondarroa eta Santurtzi.

Horian, berriz, hauek daude: Abadiño, Abanto, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Ortuella, Portugalete, Sestao, Sopela eta Trapagaran.

Gernika-Lumo, Zalla eta Bermeo eremu berdean daude.

Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Beasain, Lazkao eta Ordizia daude.

Eremu laranjan, berriz, Bergarak eta Arrasatek jarraitzen dute.

Gune horian, hauek ditugu: Andoain, Aretxabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Eremu berdean, berriz, Astigarraga bakarrik dago.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.