Itxi

Gizartea

Koronabirusaren semaforoa

Bilbo eremu laranjara igaro da hiru astez horian egon eta gero

A. S. | EITB MEDIA

Gipuzkoan, Goierriko egoerak kezkatzen du, izan ere, gorri dauden hiru udalerriek ez dute datuak hobetzea lortzen eta semaforoaren eremu astinduenean jarraitzen dute.

  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

    Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

Bizkaiko hiriburuan egoerak okerrera egin du eta eremu gorrira igaro da Bilbo, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Kutsatuen kopuruak behera egin ostean, Lekeitiok kolore berdea lortu du.

Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk, ezta laranjarik ere. Gasteizek, Agurainek eta Laudiok hori jarraitzen dute. Amurrio, berriz, eremu berdean dago.

Bizkaian, Ermua eta Elorrio daude eremu gorrian.

Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Bilbo, Gueñes, Muskiz, Ondarroa, eta Santurtzi.

Horian, berriz, hauek daude: Abadiño, Abanto, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Ortuella, Portugalete, Sestao, Sopela eta Trapagaran.

Lekeitio, Gernika-Lumo, Zalla eta Bermeo eremu berdean daude.

Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Beasainek, Lazkaok eta Ordiziak jarraitzen dute.

Eremu laranjan Bergarari Arrasate gehitu zaio.

Gune horian, berriz, beste hauek ditugu: Andoain, Aretxabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Eremu berdean, berriz, Astigarraga bakarrik dago.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.