Itxi

Gizartea

ZALDIBAR

Segurtasun Sailak baztertu du zabortegian topatutako objektuak Beltranenak izatea

EITB MEDIA

Josu Erkoreka buru duen sailak azaldu duenez, azken egunotan antzeko objektuak aurkitu dituzte, baina ez dago inolako zantzurik desagertutako langilearenak direla esateko.

  • Hondea-makina bat Zaldibarko zabortegian

    Hondea-makina bat Zaldibarko zabortegian. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baztertu egin du Zaldibarko zabortegian aurkitutako hondakin materialak Joaquin Beltranenak izatea.

Iturri horren arabera, azkenaldian gisa horretako hainbat aurkikuntza egin dituzte: eskularruak, arropa, kaskoa eta autoak... Zehatz-mehatz ikuskatu eta aztertuko dituzte, baina aurreratu dute ez dagoela zantzurik zabortegian desagertutako langilearenak direla esateko.

Joaquin Beltran Alberto Sololuzerekin batera zegoen zabortegia behera etorri zenean, eta haren gorpuzkiak abuztuan aurkitu zituzten.