Itxi

Gizartea

Koronabirusaren semaforoa

Derio eremu laranjatik irten eta Ondarroa sartu da, egoerak okerrera egin ostean

A. S. | EITB MEDIA

Eremu astinduenean ez da aldaketarik izan, eta bost herrik jarraitzen dute gorri; bi Bizkaian eta hiru Gipuzkoan. Bermeok gune berdera pasatzea lortu du.

  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

    Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

Azken orduotan ez da aldaketarik izan eremu gorrian, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Bost udalerrik jarraitzen dute eremu kritikoenean, eta, beste bostek, laranjan. Bermeo eremu beredera igaro da datuak hobeto ostean.

Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk, ezta laranjarik ere. Gasteizek, Agurainek eta Laudiok hori jarraitzen dute. Amurrio, berriz, eremu berdean dago.

Bizkaian, Ermua eta Elorrio daude eremu gorrian.

Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Gueñes, Muskiz Ondarroa, eta Santurtzi.

Horian, berriz, hauek daude: Abadiño, Abanto, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Ortuella, Portugalete, Sestao, Sopela eta Trapagaran.

Gernika-Lumok, Zallak eta Bermeok kolore berdea dute.

Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Beasain, Lazkao eta Ordizia daude.

Eremu laranjan Bergarak bakarrik jarraitzen du.

Gune horian, berriz, beste hauek ditugu: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Asteetan zehar kolore berdea izan badu ere, Usurbilen egoerak okerrera egin du eta horira pasa da. Astigarraga bakarrik dago eremu berdean.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.