Gizartea
Koronabirusa
EAEn 273.126 txerto eman dituzte, eta horietako 74.217 bigarren dosiak izan dira
agentziak | eitb media
Orain arte, Eusko Jaurlaritzak 360.850 txerto jaso ditu: Pfizerrenak 239.850, Modernarenak 30.800 eta AstraZenecarenak 90.200.
-
Txertaketa Illunben. Argazkia: Efe
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan covid-19aren kontrako 273.126 txerto jarri dituzte, eta horietako 74.217 bigarren dosiak izan dira, hau da, kasu horietan txertaketa prozesua amaitu da eta immunizatuta dauden herritarrak dira.
Eman dituzten txerto guztiak kontuan izanda, gaur kaleratutako buletinaren arabera, Pfizer/Biontechenak ziren 205.529 dosi (70.826 bigarren dosiak), 14.381 Modernarenak (3.391 bigarren dosiak), eta AstraZenecarenak 53.216.
Hala, txostenak dio zentro sozio-sanitarioetako egoiliar eta profesionalen % 99,3k jaso dutela bigarren dosia, eta portzentajea % 86ra eta % 11,8ra jaisten da, hurrenez hurren, Osakidetzako profesionalen eta osasun zentro pribatu eta osasun garraiokoen kasuan (azken kolektibo horretan % 78,5ak jaso du lehenengo dosia).
Bestalde, Ertzaintzako agente guztiek jaso dute txertoaren lehenengo dosia, bestelako zerbitzu sozio-sanitarioetako profesionalen eta erabiltzaileen % 97,7k bezalaxe. Unibertsitatekoa ez den hezkuntzaren kasuan, % 65,8k jaso dute lehenengo dosia.
Orain arte, Eusko Jaurlaritzak 360.850 txerto jaso ditu: Pfizerrenak 239.850, Modernarenak 30.800 eta AstraZenecarenak 90.200. Bigarren dosirako gordetako txertoak 37.200 dira Pfizerren kasuan, eta 2.950, Modernarenean. AstraZenecaren 37.090 dosi ere badaude erabilgarri, asteazkenean berriro txertaketari ekiteko zain.
Aste honetako aurreikuspenen kasuan, Osakidetzak Pfizerren 12.726 dosi eta Modernaren 16.103 emateko asmoa du, guztira 28.829.