Gizartea
TRAFIKO-ISTRIPUA
Ertzaintzak Aia parean gertatutako istripu larri baten lekukoak eskatu ditu
EITB MEDIA
Ezbeharra igandean gertatu zen, 12:20 aldera. Ford Fiesta auto bat errepidetik atera zen eta kontrako noranzkoan zihoan txirrindulari bat harrapatu zuen.
Ertzaintzak atzo, igandea, 12:20an, N-634 errepidean, Aia parean, Zarautzerako noranzkoan, gertatutako istripu larri baten lekukoak eskatu ditu. Ford Fiesta auto batek txirrindulari bat harrapatu zuen.
Antza denez, autoa errepidetik atera zen eta kontrako norabidean zihoan txirrindularia harrapatu zuen. Biktima ospitalera eraman behar izan zuten, zauri larriak baitzituen.
Ertzaintzak Gipuzkoako Trafiko Unitatearen zenbaki honetara deitzeko eskatu die ezbeharrari buruzko informazioa dutenei: 943 53 91 25.