Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Osakidetzak baheketa batera deitu ditu 19 eta 65 urte bitarteko Elorrioko bizilagunak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Probak gaur 16:00etan hasiko dira herriko kiroldegian eta asteazkenean amaituko dira. Aurrez hitzordua eskatu behar da.

  • Osakidetzak baheketa batera deitu ditu 19 eta 65 urte bitarteko Elorrioko bizilagunak

    Elorrio. Argazkia: Rikardo Agirregomezkorta EITB Mediako erabiltzailea.

19 eta 65 urte bitarteko Elorrioko bizilagunak PCR probak egitera deitu ditu Osakidetzak covid-19az kutsatuta dauden edo ez jakiteko. Baheketa masiboa astelehen honetan hasi eta asteazkenera arte iraungo du. 

Osasun Sailak jakitera eman duenez, baheketari gaur 16:00etan ekingo zaio herriko kiroldegian, eta asteazkenean amaituko da.

Herritarrek 09:00etatik 21:00etara bitartean egin ahalko dituzte probak, eta hitzordua aurrez eskatu beharko dute Elorrioko osasun zentrora (94 623 80 70) edo Osakidetzako Osasun Kontseilura (900 203 050) deituta.

Osasun Sailaren arabera, proben emaitzak SMS bidez bidaliko dizkiete baheketan parte hartzen dutenei, eta ez dute etxean isolatuta egon beharko probaren emaitza jakin arte.

Hala ere, sintomak dituztenek edo aldez aurretik isolatuta daudenek ezingo dute baheketan parte hartu. Pertsona horiek osasun zentrora joan beharko dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.