Itxi

Gizartea

Memoria historikoa

Gogorak 22 euskal herritarren DNA bildu du Erorien Haranetik senideak deshobiratzeko

agentziak | eitb media

Azken asteotan DNA jasotzeko senide egokienak topatzeko eta laginak koordinatzeko lanean aritu da Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.

  • Erorien Harana. Argazkia: Efe

    Erorien Harana. Argazkia: Efe

Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak 22 euskal herritarren DNA laginak bildu ditu gaur Bilbon euren senideak Erorien Haranetik ateratzeko, eta deshobiratzea lortzeko izapideak betetzen ari diren beste batzuen laginak ere jaso ditu.

EHUren Biomics laborategiko lantaldeak Bilbora joan ahal izan diren 28 senideren laginak hartu ditu. Beste batzuei etxean hartuko diete lagina, jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren erakundeak ohar batean.

Azken asteotan, Gogora senideekin egon da harremanetan lagina jasotzeko pertsona egokienak topatzeko eta laginak koordinatzeko. Deshobiratzeko egiaztagiriak dituztenen kasuan, gorpuzkiekin alderatzeko eta nortasuna egiaztatzeko balioko du DNAk.

Gaur egun 22 euskal familiak lortu du 23 pertsonaren gorpuzkiak deshobiratzeko ziurtagiria, eta Espainiako Estatu osoan 54 dira baimena dutenak. Gainera, beste hiru euskal familia ari dira hori lortzeko izapideak betetzen.